XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ama, nun daude nere zapatak? - galdetu du Jabik.

- Ama, nun daude nere galtzerdiak? - galdetu du Mirenek.

Idoia ama arrituta gelditu da.

Umeen biurrukeriren bat ote zan eskolara ez joatearren?.

Zer lapur edo sorgin ote dabil etxean?.

Jabi eta Miren jaiegunetako zapata eta galtzerdiekin joan dira eskolara.

Geroxeago Pinto etorri da sukaldera.

Isetsari eraginka gosaria eskatzen du.

Idoia ama begira-begira egon zaio une batez.

Zerorri izan ote zera gero, gure lapurra...? - esan dio.

Gela illunera joan eta antxe aurkitu ditu ldoiak amak Ikertxoren galtza zuriak, Mirenen muiñeka maiza, Jabi eta Mirenen zapata eta galtzerdiak eta ama Idoia beraren sedazko galtzerdiak.